lunes, 27 de diciembre de 2010

Pello Garciari elkarrizketa GUAIXE astekarian;11 galdera:




1. Noiz sortu zen Zaldua futbol taldea?
Duela 25 urte. Beno, hau Elomendiko futbol txapelketan aritzen garen 26. denboraldia da. Gehienak Arakilgoak gara, herri askotakoak: Etxeberri, Etxarren, Ihabar, Izurdiaga, Egiarreta… eta baita Irurtzungoak ere. 

2.Beti Elomendi futbol txapelketan aritu zarete edo beste txapelketaren batean ere bai?
Elomendin 26. denboraldia eginen dugu aurten, baina tartean 5 urte egon ginen Mankomunitateak antolatutako Sakanako futbol txapelketan aritzen. Orduan bi txapelketetan batera aritzen ginen, larunbatetan eta igandetan jokatuz, partida bat Elomendirako eta bestea Sakanarako. Eromena izan zen, baina oso gustura ibili ginen. Pena da Sakanako txapelketa ez egitea. 

3. Egun zein jokalarik osatzen duzue Zaldua taldea?
Nikolas Saldias, Mikel Ollakarizketa, Toño Ollakarizketa, Aitor Ollakarizketa, Jose Javier García, Adrian Betelu, Igor Escudero, Hector Escudero, Josean Iraizoz, Cristian Laplana, Koldo Espartero, Hugo Benitez, Imanol Irurtzun, Mikel Etxarte, Iñigo Etxarte, Pello García, Unai Cuadrado, Oscar Lizarraga, Jon Mikel Orderiz, Fran Mata, Arkaitz Martinez, Arkaitz Santesteban, Lazaro Otin, Jesús Arzoz, Pello Ramirez eta Ipe Lizarraga. Adin guztietako jendeak osatzen dugu taldea, adina librea delako: gazteenak 20 urte izanen ditu eta helduenak, aldiz, 53 urte. Bost jokalari inguruk 25 urte daramatzagu taldean, eta gero jende berria sartzen joan da. Nik 51 urte ditut, eta jokalaria izateaz gain, egun Zaldua taldearen antolatzailea eta Elomendi Txapelketaren arduraduna naiz.  

4. Elomendi futbol txapelketa guztiz herrikoia da, ezta?
Bai. Aurten Elomendi futbol txapelketaren 44. edizioa da. Nik bost urte daramatzat txapelketako antolatzaile lanetan, beste pertsona batekin elkarlanean, arbitro batekin zehazki. Nik partida ordutegiak zehaztu, sailkapena osatu eta taldeei dagozkien antolaketa lanak egiten ditut. Eta epaileak arbitrajeak eta beste antolatzearen ardura du. 

5. Nola ikusten duzue aurtengo denboraldia?
26 urte hauetan denetatik izan dugu. Txapeldunak izanak gara, gero behera egin genuen, iaz azkenaurrekoak sailkatu ginen… Baina aurten hobeto hasi dugu liga, eta ilusio gehiagorekin gaude, animoa berreskuratu dugu. 
14 talde gaude txapelketan aurten, eta talde bakoitzak 25 jokalari ditu. Hortaz, jende nahikoa mugitzen gara. Oso torneo apala da gurea, herrikoia guztiz, ez baitugu inolako diru laguntzarik jasotzen. Esaterako, futbol zelaien ardura talde bakoitzarena da. 

6. Zein da zuen futbol zelaia?
Zalduak ez du futbol zelairik. Hasieran Irañetakoan ibiltzen ginen eta gero 15 urte eman genituen Izurdiagako futbol zelaian, baina oso txarra zen. Ondoren 6 urte ibili ginen Paternaineko zelaian eta lau urte daramatzagu Lekunberriko futbol zelai berrian, belar artifizialekoan. Zelai bikaina da. Urte hauetan futbol zelaiak zeharo aldatu dira: lehen oso txarrak ziren eta orain oso onak, belar artifizialekoak asko. 

7. Gustatuko litzaizuke futbol zelai propioa izatea?
Bai. Irurtzun eta Arakil aldean ez baitago futbol zelai dezenterik. Guk eta Izurdiagako Rajatablakoek kanpoan dugu zelaia, eta kadete mailako txapelketetakoak ere Lekunberrira joaten dira jokatzera. Gure alde honetan beharrezkoa litzateke futbol zelai bat. 

8.Zenbat entrenatzen duzue?
Ez dugu talde entrenamendurik egiten, partidak jokatzeko geratzen gara eta kitto. Baina norberak bere kasa kirola egiten du, bestela lesioak bata bestearen atzetik izango genituzkeelako. 

9.Izurdiagako Rajatablarekin pikerik  baduzue?
Beno, pike sanoa, lehiakortasun puntu bat, besterik ez. Baina ongi eramana, giro onean. Elomendiko txapelketan aritzen dira ere Rajatablakoak. Bertako jokalariez gain, Iruñekoak ere aritzen dira bertan. Urte luzez Izurdiagan jokatzen zuten, baina egun Astrain da euren futbol zelaia. Eurekin derbya jokatzen dugunean giro berezia sortzen da, denek elkar ezagutzen dugulako. Motibagarriagoa da. Baina ez dugu ahaztu behar Elomendiko Txapelketako helburua kirola egitea eta ongi pasatzea dela. Normalean ez da aparteko istilurik egoten, giro ona, suabea, izaten da. Bestalde, Sakanako futbol txapelketan jokatzen genuenean Lakuntzakoekin genuen pikea. Baina ongi. 

10. Zaldua taldearen 25. urteurrena nola ospatu zenuten?
Irailaren 25ean ospatu genuen, Lekunberrin. Urte guzti hauetan Zalduan aritu garenak bildu eta bi multzotan banatu ginen, partidatxoa jokatzeko. Ondoren Aiestaran jatetxean bazkari gozoa egin genuen eta bazkalondo luzea izan genuen. Gainera, Juanito taldekideak akordeoia hartu eta sekulako giroan aritu ginen. 

11. Norbaitek Zalduako taldekide izan nahi badu zer egin behar du?
Gure partida bat ikustera hurbildu eta nirekin harremanetan jarri. Lerro hauetatik jendea gurean aritzera animatu nahi dut, oso ongi pasatzen dugulako, giro onean.

jueves, 23 de diciembre de 2010

Proximo partido. Lekunberri el dia 8.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Encarnizada lucha por el pichichi.

Asi esta la cosa tras doce jornadas disputadas:

 Unai, Imanol   
8


Ion Mikel
3
Israel , Iñigo
2
Pello, Hugo, Aitor, Pablo, Rayo, Betelu
1
P.p.
1





Esto esta que arde.
Nadie esperaba tanta igualdad  a estas alturas de la temporada. Imanol se las prometia felices y se frotaba las manos cuando la fria mañana del 12 de diciembre conseguia un Hat-tric en los congelados campos de Beriain, aprovechando la no comparecencia de Unai al partido y  aventajandolo así  en dos goles en la clasificacion.  Pero esa ventaja quedaba en agua de borrajas cuando el proximo sabado Unai volvia al once titular y conseguia un doblete y no Hat tric ( Ya que el delantero  se encontraba en un CLARO fuera de juego  en el tercer gol , que el arbitro, repartiendo justicia,  anulaba). 
Esperemos que esta lucha sea para bien del equipo y no para mal . Que  Imanol no sea mas individualista aún si cabe, y piensen ambos dos en el equipo.  Ademas,  tambien estaria bien  que los demas jugadores empezaran a aportar goles, que algun dia ( aunque parece improbable) Imanol y Unai pueden fallar.

Emaitzak eta Sailkapena :Tras jornada 12: El Zaldua se mantiene en la septima plaza tras la jocosa victoria ante Elomendi.


BIDEZARRA
4
MEMORIAM SP
0
THE BELTZAK
1
ROCA
0
ARDOI
1
APOLO
0
ZALDUA
4
ELOMENDI
1
BERIAIN
5
RAJATABLA
2
STA CRUZ
2
PARTIZAN
3
UNCITI
8
IZALSA
4



EQUIPO
PJ
PG
PE
PP
GF
GC
PTO
1
UNCITI
12
11
1
0
47
13
23
2
BIDEZARRA
12
11
0
1
47
9
22
3
PARTIZAN
12
8
1
3
27
21
17
4
MEMORIAM  SP
12
6
4
2
26
16
16
5
ARDOI
12
6
3
3
29
18
15
6
ROCA
12
5
2
5
20
19
12
7
ZALDUA
12
5
2
5
30
39
12
8

IZALSA

12
3
3
6
32
28
9
9
ELOMENDI
12
4
1
7
19
33
9
10
RAJATABLA
12
2
4
6
22
29
8
11
APOLO
12
2
4
6
13
25
8
12
THE BELTZAK
12
4
0
8
13
33
8
13
BERIAIN
12
2
3
7
17
29
7
14
SANTA CRUZ
12
0
2
10
16
45
2